XOXOTEKO IRTEERA (AZPEITIA).
Maiatzaren 23n eta 24ean 3. mailako ikasleok Xoxoteko aterpera joan ginen bi egun pasatzera.
Lehenengo egunean, Xoxotera igo eta gero, eskalada egin genuen Aitor eta Igor monitoreekin.
Gauez, linternekin ibilbide txiki bat egin genuen. Ondoren, gure logelara joan ginen.
Hurrengo egunean tirolina egiten hasi ginen, baina berehala bertan behera utzi behar izan genuen euriarengatik.
Oso-oso ondo pasa genuen, baina leher eginda bukatu genuen.
PLAIAUNDIKO IRTEERA (TXINGUDI).
Otsailaren 21ean 3. eta 4. mailako ikasleok Plaiaundira joan ginen.
Plaiaundiko paseoan, padura izeneko toki batean gelditu ginen animaliak ikusten. Prismatikoak eman zizkiguten eta hegazti asko ikusi genituen: basahateak, ubarroaiak, lertxunak, ...
Egurrezko txaboletatik eta etxe nagusiko lehio handi batetik uretan zeuden animaliak ikusi genituen.
Plaiaundiko etxe nagusian talde lan bat egin genuen. Lan horretan bertan bizi diren animaliak sailkatu genituen.
Plaiaundi oso toki egokia da hegaztiak ikusteko. Gomendatzen dizuegu hara joatea.
EITB-n EGON GARA 3. MAILAKOAK
Astelehenean, otsailak 4ean, Miramoneko ETBra joan ginen eta telebista, irratia... ikusi genituen.
Plato batzuk ikusi genituen: "Está pasando", Bagoazekoa, ...
"3txulo" programa grabatzen ari ziren eta justu moztu zutenean sartu eta argazkia egin genuen beraiekin.
Oso ondo pasa genuen !!!!
3. ETA 4. MAILAKOAK TXURI-URDINERA
Aurreko asteko ostiralean Izotz jauregira joan ginen. Lehenengo bi asteetan
soinketan ibili ginen entrenatzen.
Txuri urdinean ariketak eta jolasak egin genituen patinetan.
Bukatzeko diskoteka egin genuen eta oso ondo pasatu genuen.
KIDEZ KIDE: 3. MAILA ETA 2-3 URTEKOAK.
Aurreko abenduan, 3. mailako ikasleok elkartu ginen gure 2 eta 3 urteko kideekin hormirudi polit bat egiteko.
3. mailakoek loretxoak prestatu genituen eta 2 eta 3 urtekoek kartoizko borobil handi batean pegatu zituzten.
Gero pasiloan jarri genuen hormirudia denon artean.
Bukatzeko, beraiekin jolastu ginen Migel Marik egindako Txiki Park txikian.
Primeran pasa genuen gure kideekin.
ANDAZARRATEKO IRTEERA.
Urriaren 24an 3. eta 4. mailako ikasleok Andazarratera joan ginen.
Errekaballa zeharkatu eta Goenaga baserri ondoan jan genuen hamaiketakoa.
Hortik gora, Izurtzun-etik pasa eta Andazarrateko parkera iritsi ginen.
Gero jolastu eta bazkaldu egin genuen.
OSO ONDO PASA GENUEN !!!