PLAIAUNDIKO IRTEERA (TXINGUDI).
Otsailaren 21ean 3. eta 4. mailako ikasleok Plaiaundira joan ginen.Plaiaundiko paseoan, padura izeneko toki batean gelditu ginen animaliak ikusten. Prismatikoak eman zizkiguten eta hegazti asko ikusi genituen: basahateak, ubarroaiak, lertxunak, ...
Egurrezko txaboletatik eta etxe nagusiko lehio handi batetik uretan zeuden animaliak ikusi genituen.
Plaiaundiko etxe nagusian talde lan bat egin genuen. Lan horretan bertan bizi diren animaliak sailkatu genituen.
Plaiaundi oso toki egokia da hegaztiak ikusteko. Gomendatzen dizuegu hara joatea.