2019(e)ko urtarrilaren 23(a), asteazkena

3. ETA 4. MAILAKOAK TXURI-URDINERA

Aurreko asteko ostiralean Izotz jauregira joan ginen. Lehenengo bi asteetan 
soinketan ibili ginen entrenatzen.




Txuri urdinean ariketak eta jolasak egin genituen patinetan.



Bukatzeko diskoteka egin genuen eta oso ondo pasatu genuen.
 

2019(e)ko urtarrilaren 9(a), asteazkena

KIDEZ KIDE: 3. MAILA ETA 2-3 URTEKOAK.

Aurreko abenduan, 3. mailako ikasleok elkartu ginen gure 2 eta 3 urteko kideekin hormirudi polit bat egiteko.
3. mailakoek loretxoak prestatu genituen eta 2 eta 3 urtekoek kartoizko borobil handi batean pegatu zituzten.



Gero pasiloan jarri genuen hormirudia denon artean.



Bukatzeko, beraiekin jolastu ginen Migel Marik egindako Txiki Park txikian.



Primeran pasa genuen gure kideekin.